Entrenamenduaren 11 printzipioak

Gure lana entrenamenduaren 11 printzipioetan oinarrituko dugu,  beti hauek errespetatuz eta jarraituz.

1470512838_872552_1470512917_noticia_normal

  1. ENTRENAMENDUAN PARTE-HARTZE AKTIBO ETA KONSTZIENTEA IZATEAREN PRINTZIPIO

Kirolariak gauzatzen duen jarduera ezagutu eta entrenamenduen nondik norakoak ulertu behar ditu egiten duen lanaz jakitun izateko. Mireia Belmoentek bere plan orokorra ezagutzen du, eta momentu bakoitzean egin behar duen lanaz eta helburu horrekiko egin beharko duen lanaren konzientzia dauka.

  1. ALDEANIZTASUN ETA ESPEZIFITATEAREN PRINTZIPIOAK

Ezin gara estimulu bakar bateko entrenamenduetan oinarritu. Indarra, erresistentzia, abiadura, malgutasuna… landu behar dira gure hazkundea proportzionala izan dadin.

Indarra bakarrik lantzen badugu, indar handia izango dugu baina beste ezaugarriak ez ditugu garatuta edukiko.

  1. INDIBIDUALTASUNAREN PRINTZIPIOA

Gizaki bakoitza estimulu berdinaren aurrean erantzun desberdinak izaten du . Horregatik ,  entrenamendua pertsona bakoitzaren  ezaugarritara moldatu beharko da.

Goi mailako triatleta askok entrenatzaile berdina izaten dute eta entrenamendu berdinak egiten dituzte, baina lasterketetan ez dira denak batera iristen.javier-gomez

  1. BARIETATEAREN PRINTZIPIOA

Estimulu desberdinek hobetu dezakete entrenatu nahi dugun ezaugarri espezifikoa.

Serena Williamsek, adibidez,  egun guztia tenisean ez haritzeko eta indarra modu desberdinetan lantzeko aero-gym egiten du.

 

  1. LAN JARRAIAREN PRINTZIPIOA

Konstantzia oso garrantzitsua da kirolean, eta ezaugarri zehatz bat hobetzeko, denboran zehar,  kinadak errepikatu behar dira.

Gure lana plangintza Orokor batean oinarrituta dago, hau, ondo egina badago, asteroko lan jarraian sinetsiko dugu ziur.

  1. PAUSOZ PAUSO ESFORTZUAK HANDITZEAREN PRINTZIPIOA

Esfortzuak handitzeko orduan,  garrantzitsua izango da handitze hau progresiboki egitea, bestela lan-kargak ez dira ondo asimilatuko eta,  ondorioz, bere burua gainkargatzeko  edo lesionatzeko arriskua izango du, forma fisikoa galduaz.

Maratoia prestatzeko orduan, esate baterako, progresiboki bolumena handituz joango gara eta ez ditugu lehenengo egunean 42km kolpez egingo.

  1. GAINKARGAREN PRINTZIPIOA

Hobekuntzak lortzeko gorputzari sartzen dizkiogun estimuluak gero eta magnitude handiagokoak izan beharko dute.

  1. TRANSFERENTZIAREN PRINTZIPIOA

Mugimendu edo ezaugarri fisiko zein eragile motor zehatz bat lantzeko erabiltzen diren ariketek beste mugimendu edo ezaugarrien garapenean eragin zuzena izan ditzakete. Eragin edo “transferentzi” hau hiru motatakoa izan daiteke: positiboa (besteen garapena laguntzen duenean), negatiboa (oztopatzen duenean) edo neutroa (eraginik ez duenean).

  1. ALDERANTZIZKO AKZIOAREN PRINTZIPIOA

Entrenamenduak uztean, gure gorputzak lortu duen forma galtzen joango da.

25eba0e287f92612b8baf438ec690e9bo

  1. SUPERKONPENTSAZIOAREN PRINTZIPIOA

Gure gorputzak estimulu bat jasotzean adaptazio bat sortuko du hurrengo estimulu berdinari errazago aurre egiteko.

Hala ere, estimulu batzuk denbora luze batean mantentzen baditugu, lan-karga hori pilatuz joango da ondorengo superkonpentsatzioa handituz.supercompensacion

11.UNITATE FUNTZIONALAREN PRINTZIPIOA.

Gure gorputzean espezifikoki atal bat lantzen dugunean, gorputz guztia zeharkako moduan estimulatuko dugu. Printzipioz, korrika egitean, lana hankek egingo dute  baina gorputz guztiaren laguntza beharko dugu.

Triatloian, entrenamendu gurutzatua asko eramaten da, ikerketa askok diote igeriketako entrenamendua beste bi disziplinetan balioko du.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s